Gizartea -

Gertaera

Ustez gurasoen tratu txarrak jasan zituen haurra hil da Asturiasen

Umea ospitaleratu zutenean atxilotu egin zituzten, baina epaileak behin behinean aske utzi zituen martxoaren 7an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko astean Oviedoko Unibertsitate Ospitalean egoera larrian ingresatu zuten haurra atzo hil zen, ustez gurasoek emandako tratu txarren ondorioz.

Haurra Oviedon ospitaleratu zutenean, atxilotu egin zituzten gurasoak, baina Oviedoko 4. zenbakiko instrukzio epaitegiak behin behinean aske utzi zituen martxoaren 7an. Haurraren gurasoek ez dute aurrez tratu txarrak emateagatik salaketarik izan.

Hamabost egunero epaitegira joan behar dute biek ala biek sinatzera. Halaber, behin behinean beste bi haurren zaintza kendu dio epaileak amari, eta ezingo du ez beraiengana hurbildu, ezta beraiekin harremanetan jarri ere. Epailearen aurrean egindako deklarazioan emakumeak esan zuenez, bere bikotekideak ez du zerikusirik gertaerekin.

Urtarrilaren 10ean jaio zen haurra, eta gurasoek Gijongo ospitalera eraman zuten martxoaren 5ean gorputzean zituen lesioak sendatzeko. Zaurien larritasuna ikusita, handik Oviedora eraman zuten haurra osasun langileek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako gida Umeak albisteak gaur Asturias Giza hilketak Amak albisteak