Gizartea -

Gertakaria

Gazte bat atxilotu dute Barakaldon amona sastatu ostean

21 urteko gazte batek bere amona sastatu du, eta adinekoaren lagun bati jo dio Carmengo auzoan. Bi emakumeak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Atxilotuak aurrekariak ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gazte batek 65 urteko amona sastatu du, eta adinekoaren lagun bati (59 urte) jo dio Barakaldon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, gertakaria 14:45 aldera jazo da Bizkaiko udalerriko Carmen auzoan.

Bi emakumeak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta Ertzaintzak gaztea atxilotu du erasoa gertatu den lekuan. Atxilotuak aurrekariak ditu.

Ondoren, gaztea Zamudioko ospitale psikiatrikora eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea