Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Euria eta tenperaturaren beherakada igande honetarako, Euskadin
Astelehenerako euria eta tenperatura hotza izango ditugu hizpide. Litekeena da elur-kota 800-900 metrotan kokatzea.
Erredakzioa
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, igande honetan eguraldiak okerrera egingo du orduak aurrera egin ahala.
Gauzak horrela, oso astiro mugituko den fronte hotz batek hodei ilunak eta euria ekarriko ditu. Goiz partean norabide aldakorreko haizearekin zaparradak tartekatuak izango dira eta batez ere barnealdean botako ditu.
Eguerditik aurrera ordea, haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta euria denera zabalduko da, tarteka mardul botako du. Euri dezente espero da arratsalde partean. Tenperaturak behera egingo du eta elur-maila arratsalde partean 1200 m-ra jaitsiko da.
Astelehenetik aurrera giro epelak jarraituko du eta ezegonkortasuna izango da nagusi. Hori horrela, euria egingo du, eta ekaitzak ere izango dira edonon.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta bidali argazkiak.