Gizartea -
Sevilla
Adingabe bat labankadaz zauritu dute Whatsapp bidez haserretu ostean
Ustezko erasotzaileak hainbat labankada eman dizkio biktimari gerrialdean. Poliziak atxilotu egin du dagoeneneko erasoaren susmagarria.
Erredakzioa
18 urteko gizonezko batek 16 urteko mutiko bat zauritu du, labankadaz, Sevillako herri batean. Poliziak ustezko erasotzailea atxilotu du dagoeneko.
Gerrialdean, giltzurrunen parean, hainbat labankada jaso ditu adingabeak, eta osasun etxe batera eraman dute zauriak sendatzeko.
Erasoaren lekukoek Poliziari esan diotenez, Whatsapp bidez elkarri esandakoagatik haserretu eta eztabaidan hasi dira.
Poliziak ustezko erasotzailea identifikatu, eta atxilotu egin du. Haren etxean, ustez erasoa egiteko erabili duen 11 zentimetroko labana bat topatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea