Gizartea -

Iruzurrak

Iruzur teknologikoek gora egin dute Euskadin

Ohiko iruzurrek ("estanpatxoa" eta "tokomotxoa", besteak beste), ordea, behera egin dute, Ertzaintzak herritarren artean egindako informazio kanpainak lagunduta.

Sare informatikoen bitartez egindako iruzurrek gora egin dute Euskadin. Argazkia: EITB
Sare informatikoen bitartez egindako iruzurrek gora egin dute Euskadin. Argazkia: EITB
Sare informatikoen bitartez egindako iruzurrek gora egin dute Euskadin. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Tokomotxoaren eta estanpatxoaren" ohiko iruzur kopuruaren beherakadaren aurrean, teknologia berrien eta sare informatikoen bitartez egindako iruzurrek gora egin dute Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

29 atxilotu

Ertzaintzan salatutako 200 kasutatik, % 6 bakarrik ohiko iruzurrak izan ziren. Ertzaintzak herritarren artean egindako informazio kanpainak eragin du iruzurren beherakada hori, adinduen artean, bereziki. Halaber, ohiko iruzurrak egin ohi dituen iruzurgilearen adinak ere gora egin du.

Hala ere, Ertzaintzak 29 lagun atxilotu zituen 2012an, iruzurra leporatuta. Biktima gehienak emakumezkoak ziren (% 73), eta 60 urtetik gorakoak (% 43,3).

Billete faltsuak

Bestalde, Ertzaintzak azaldu duenez, "tokomotxoaren eta estanpatxoaren" iruzurren ohiko biktimak 60 urtetik beherako emakumeak dira. Horietatik % 71 etorkinak dira eta iruzurgileak jatorri berekoak izaten dira.

Merkatal dendetan erosketa txikiak egiteko edota tabernetan edariak ordaintzeko billete faltsuak ere atzeman ditu Ertzaintzak. Halaber, ohiko biktimak ONCEko saltzaileak dira. Bestelako salaketei dagokionez, "neurriz kanpoko" produktuen etxez etxeko hainbat salmentak ikertu ditu Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Iruzurrak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lapurretak albisteak