Gizartea -

Gertakaria

Tiroz hildako bikote baten gorpuak aurkitu dituzte Caceresen

Senide batek aurkitu ditu, 'La Mejostilla' izeneko eskualdeko etxebizitza batean. Lapurreta eta indarkeria matxista baztertu egin dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskopeta tiroz hildako 73 eta 64 urteko gizon-emakume bikote baten gorpuak aurkitu dituzte gaur Caceresen, 'La Mejostilla' izeneko eskualdean.

Espainiako Gobernuak Extremaduran duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez, senide batek aurkitu ditu gorpuak gaur goizaldean etxean, baina ez dakite noiz hil diren.

Etxebizitzaren barruan eskopeta bat aurkitu dute, eta zantzu guztien arabera, arma horren tiroz hil dira gizona eta emakumea, aipatu iturrien arabera. Familiaren zen arma.

German Lopez Iglesias Gobernuak Extremaduran duen ordezkariak azaldu duenez, ''ia erabat baztertuta'' dago lapurreta eta indarkeria matxista heriotzen arrazoiak izatea. Horren hitzetan, ''ez da hipotesirik baztertzen'', baina ''antza denez'', hirugarren pertsona batek hartu du parte.

Lopez Iglesiasek azaldu duenez, egunean zehar, bikotearen seme-alabei gertatukoa helarazi diete, baina, ez dute bi hildakoekin bizi zen seme-alaba horietako bat aurkitzea lortu.

Edonola ere, kasua sekretupean dagoela gogoratu du Gobernuko ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea