Gizartea -
Tarragona
Reusen hilda agertu den emakumearen bikotekide ohia atxilotu dute
38 urteko emakumea hilda aurkitu dute, bere etxebizitzako zoruan. Akusatuari hilketa delitua egotzi diote, eta litekeena da asteazken honetan bertan epaile aurrera eramatea.
Erredakzioa
Reuseko (Tarragona) bere etxebizitzan hilda agertu den emakumearen bikotekide ohia atxilotu dute Esquadra Mossoek. Emakumea zoruan aurkitu dute, eta arma zuriz egindako hainbat zauri zituen.
Atxilotua 33 urteko Reuseko bizilaguna da, eta hilketa delitua egotzi diote. Litekeena da asteazken honetan bertan epaile aurrera eramatea.
Mossoek 12:15ean jaso dute abisua, emakumearen ahizpa hilotza aurkitu duenean. Ahizpa biktimarekin harremanetan jartzen saiatu da, baina, lortu ezinik, haren etxebizitzara jo du. Orduan aurkitu du 38 urteko emakumearen hilotza.
Bi urteko alabarekin bizi zen hildakoa, eta orain hilabete eten zuen bikotekidearekin harremana.
Zenbait bizilagunek azaldu dutenez, eguerdian oihuak entzun dituzte emakumearen etxean.