Gizartea -

Zuzenbide kanonikoa

Mallorcako Elizak apaiz bat kaleratu du, pederastia egotzita

Vatikanoak berretsi beharko du epaia, baina gizonak helegitea jarri ahal izango du Fedearen Irakasbiderako Kongregazioaren Auzitegi Gorenaren aurrean.

Pere Barceló Rigo apaiza. Argazkia: EFE
Pere Barceló Rigo apaiza. Argazkia: EFE
Pere Barceló Rigo apaiza. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eliza Katolikoak apaiz bat egotzi du Mallorcan, pederastia leporatuta, Mallorcako Apezpikutzak jakinarazi duenez.

Epaileak zigor gorena ezarri dio apaizari, eta Eliza Katolikotik kanporatu egingo dute. 2011. urtera arte jardun zuen apaiz gisa, eta aurrerantzean ezingo du abadetzan jarraitu.

Vatikanoak berretsi beharko du orain epaia, baina gizonak helegitea jarri ahal izango du Fedearen Irakasbiderako Kongregazioaren Auzitegi Gorenaren aurrean.

Gazte batek apaiza salatu zuen Elizaren aurrean, 90eko hamarkadan sexu gehiegikeriak egin zizkiola argudiatuta. Halaber, beste bi neskatok ere salaketak jarri zituzten, Diario de Mallorca egunkariaren arabera. Salakaten berri izan orduko, ikerketa zabaldu zuen Mallorcako gotzainak. Behin-behinean kargutik kendu zuen apaiza Mallorcako gotzainak.

Auzitegi kanonikoak errudun jo du Pere Barcelo Rigo apaiza, eta zigor gorena ezarri dio.

Apaizaren auzia epaitegietan dago. Mallorcako Justizia Auzitegiak apaiza inputatu egin du pederastia delitu batzuk egotzita. Gizonak epailearen aurreko deklarazioan ukatu egin zituen egotzi dizkioten delituak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Nerabezaroa albisteak Sexu erasoak gaur Sexu abusuak Elizan Eliza Katolikoa albisteak