Gizartea -
Donostian
Gizon bat zigortu dute ume baten bortxaketa mugikorrean izateagatik
Auzipetuari hiru hilabeteko espetxe-zigorra jarri diote adingabeak galbideratzeagatik. Epaiketan Fiskaltzak eskatutako zigorrarekin ados azaldu zen akusatua.
Erredakzioa
Adingabe baten bortxaketaren bideoa bere telefono mugikorrean gordeta izateagatik gizon bati hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Donostiako epaitegi batek. Fiskalak eskatutako zigorra onartu du akusatuak.
Epaiaren arabera, gertakariak "2010eko maiatzaren 23an baino lehen" jazo ziren, "auzipetuak mugikorra lortu zuen, eta grabatutako bideoan gizon bat haur bat bortxatzen azaltzen zen".
Bideoa "dispositiboaren memorian mantendu" zuen auzipetuak, "gogo lizunak asetzeko asmoarekin".
Epaiketa Donostian egin dute. Auzipetua Ministerio Publikoak eskatutako zigorrarekin ados agertu zen, eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra jarri diote adingabeak galbideratzeagatik.
Hala ere, bi urteren buruan zigortuak deliturik egiten ez badu, epaia bertan behera geratuko da, baina urraketa berri bat egiten baldin badu "sententzia indarrean jarriko da".