Gizartea -
Gertaera
Bilboko enpresa bateko langile bat hil da intoxikatuta Zaragozan
Gainera, beste bi oso larri daude, antza, Zaragozako Delicias auzoan partekatzen zuten etxebizitzan karbono monoxidoarekin pozoitu dira.
Erredakzioa
Bilboko enpresa bateko langile bat hil da eta beste bi oso larri daude, antza, Zaragozako Delicias auzoan partekatzen zuten etxebizitzan izandako karbono monoxido isuri baten ondorioz pozoitu ostean.
Zaragozako arduraduna Montañes kaleko etxebizitza horretara joan da, lanera ez direla joan ikusi eta gero, suhiltzaileek eta Udaletik azaldu dutenez.
Behin etxebizitzara heldu denean, eta erantzunik ez dutela eman ikusi ostean, behatxulotik begiratu eta hiru pertsona ikusi ditu lurrean botata; horrezkero abisua eman du, 10:20 aldera.
Oraingoz ez dakizkite jazoeraren nondik norakoak, ezta hildako eta zaurituak nortzuk diren ere.