Gizartea -

Azpiegitura handiak

Donostiako metroa erdigunera heltzeko irtenbide bila dabil Jaurlaritza

Ana Oregi sailburuak esan duenez, Amara Geltokian dituzte zailtasunak, trenak hiria zeharka dezan.

Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburua. Argazkia: EiTB
Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburua.
Donostialdeko trenbide-sareak aldaketak izango ditu

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuak Donostialdeko metroaz hitz egin du gaur goizean, eta Amarako geltokirako irtenbide bila dabiltzala esan du. Antza denez, zaku-hondoaren arazoa dute geltoki horretan.

Altza eta Herrera arteko lanak ikusten izan da gaur goizean Ana Oregi. Metroa Donostia erdigunera iristeko, Amara inguruan arazoak dituztela esan du, baina horri konponbidea jartzen ahaleginduko direla gaineratu du.

Aurreko gobernu sozialistak aurkeztu zuen metroaren proiektua kritikatu du sailburuak. Horren ustez, ezinezkoa da une honetan sozialisten proiektu hori, dagoen bezala, martxan jartzea. "Jeltzaleok ez dugu ezer asmatu, errealitate baten berri eman dugu, besterik ez: ezinezkoa zen une honetan lanak hastea", azaldu du. Orain, gaiari konponbidea emateko irtenbide bila omen dabiltza.

Altza eta Herrera arteko tartea egiteko lanak azaroan hasi zituzten, eta 2016. urtearen amaieran edo 2017 hasierarako bukatuko dituzte lanak. 34,5 milioi euroko aurrekontua izango dute horretarako. Obrak erritmo onean doaz, Ana Oregiren arabera. Horrek argi erakusten du, horren esanetan, Eusko Jaurlaritzak hiru lurraldeekin duen konpromisoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea