Gizartea -

Trafikoa

457.000 joan-etorri espero dira Aste Santuan, euskal errepideetan

200 ertzain inguru arituko dira errepideetan lanean, segurtasuna bermatzeko eta zirkulazioaren arintasuna ziurtatzeko.

Trafikoa kudeatzeko zentroa. Argazkia: EiTB
Trafikoa kudeatzeko zentroa.
Trafikoa kudeatzeko zentroa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santuan ia milioi erdi joan-etorri egingo direla aurreikusi du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak. Jaurlaritzaren arabera, auto gehien hiru puntu hauetan izango dira: AP-8 autobidean Frantziako mugan, Bizkaian Kantabriarako noranzkoan, eta N-1 errepidean Armiñon parean. Gidarien segurtasuna bermatzeko eta zirkulazioaren arintasuna ziurtatzeko, 200 ertzain arituko dira lanean errepideetan.

Garbiñe Saez Molinuevo Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak Aste Santuko trafiko operazio berezia aurkeztu zuen ostiral honetan. Aurreko urteetako datuak izan dituzte kontuan aurreikuspenak egiteko.

Martxoaren 27an eta 28an espero dira auto gehien euskal errepideetan, bi egun horietan irtengo baitira gidariak opor lekuetara. Itzulera operazioa apirilaren 1ean jarriko dute abian eta hurrengo egunera arte luzatuko da, kamioien zirkulazioa dela eta.

Trafiko Zuzendaritzak aurreikusi duenez, arazoak auto-pilaketak egon daitezkek ondorengo errepideetan: Bizkaian, AP-8 autobidean Kantabriako noranzkoan; AP-8 autobidean Gipuzkoa eta Frantziako arteko mugan; eta Araban N-1 errepidean, Armiñon parean.

200 ertzain inguru arituko dira errepideetan lanean, segurtasuna bermatzeko eta zirkulazioaren arintasuna ziurtatzeko. Halaber, Ertzaintzak kanpaina bat jarriko du abian arretaz gidatzearen eta abiadura mugak errespetatzearen garrantzia nabarmentzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea