Gizartea -

Andaluziako EREen auzia

Lan-erregulazioko txosten ustelen azken fasean, 7 lagun espetxeratuta

Lan-erregulazioko txostenekin bitartekari lanak egiten zituztenek jasotzen zituzten gainsoldatak benetan zeinek hartzen zituen argitu nahi du ikerketak.

Juan Lanzas bitartekaria espetxera sartzen. EFE
Juan Lanzas bitartekaria espetxera sartzen. EFE
Juan Lanzas bitartekaria espetxera sartzen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedes Alaya epaileak beste lau laguntzentzat espetxe zigorra agindu du gaur, Andaluziako lan-erregulazioko txosten ustelen azken fasean, nahiz eta horietako bi aske gera daitekeen 50.000 euroko fidantza ordainduta. Era honetan, Espainia osoan inputatuta duden 22 lagunetatik, 7 jada espetxean daude.

24 orduz bulegoan egon ostean, 15:30ean espetxe zigorra agindu du Alaya epaileak lau lagunen aurka: Eduardo Pascual eta Maria Vaque Vitalia enpresako zuzendariak; Ismael Sierra Juan Lanzas (ostiralean sartu zuten espetxean) lan-erregulazioko txostenenen bitartekariaren koinatua; eta Eduardo Leal del Real, ustez enpresa pantaila gisa erabiltzen ziren bi enpresen administratzailea.

Azken bi hauek hala ere 50.000 euroko fidantza ordainduta aske gera daitezke.

Azken atxilotuei, funtzionario-eroskeria, dokumentuak faltsutzea, prebarikazioa, dirua zuritzea, zerga delitua eta bidegabe ondasunak hartzea egozten diete.

Atxilotutako hauei aste honetan jada espetxean sartu dituztenak batu behar zaizkie: Francisco Javier Guerrero Andaluziako Lan zuzendari orokor ohia, Antonio Albarracin Vitaliako zuzendari ohia eta Juan Lanzas bitartekaria.

Guztira, 60 lagun daude inputatuta lan-erregulazioko txosten ustelen auziko azken fase honetan, horien artean Andaluziako Juntako zazpi goi-kargudun.

Lan-erregulazioko txostenekin bitartekari lanak egiten zituztenek jasotzen zituzten gainsoldatak benetan zeinek hartzen zituen argitu nahi du ikerketak, kasu batzuetan, merkatuko batez bestekoa baino % 15 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea