Gizartea -

Gertaera

57 urteko gizonezko bat hil da Ernio mendian bihotzekoak jota

Tolosako bizilaguna da, eta ondoezik sentitu da Alkiza eta Ernio artean zegoenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

57 urteko giznezko bat hil da gaur, larunbata, arratsaldean Ernio mendian, Gipuzkoan, bihotzekoak jota, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

16:00ak pasatxo zirenean, Alkiza eta Ernio artean izandako larrialdi baten abisua eman diote Ertzaintzari; medizale bat ondoezik sentitu da. Bertara, suhiltzaileak, medikuak eta Ertziantzako mendi-taldeko hainbat kide joan dira.

Artatu ari zirenean, biktima hil egin da han bertan; Tolosako 57 urteko gizonezkoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea