Gizartea -

Manifestazioa

Kalitatezko zerbitzu publikoen defentsan, protesta egin dute Iruñean

Nafarroako eta Espainiako Gobernuen murrizketen politiken aurka protesta egin dute milaka lagunek.

Manifestazioa Iruñean. EFE
Manifestazioa Iruñean. EFE
Manifestazio jendentsuak Iruñean eta Elorrion, kaleraketen eta murrizketen kontra

1:04

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manifestazio jendetsua egin dute Iruñean, Nafarroako sektore guztietako sindikatuek deituta. Kalitatezko zerbitzu publikoen defentsan eta Nafarroako eta Espainiako Gobernuen murrizketen politiken aurka protesta egin dute.

18.000 lagun inguruk sindikatuen arabera, eta 8.000 lagunek Udaltzaingoaren esanetan, Iruñeako kaleak hartu dituzte eta Hezkuntzan, Osasunean eta beste zerbitzuetan onurak eskatu dituzte. Halaber, Yolanda Barcinaren dimisioa eskatu dute. Ildo horretan, UPNren egoitzaren aurretik pasatu direnean, txistu egin dute manifestariek.

Manifestazioaren amaieran, Gaztelu plazan, manifestu bat irakurri dute eta Nafarroako Gobernua "zerbitzu publikoen suntsiketa azkartzen" ari dela salatu dute. "2.300 lanpostu suntsitu" dituztela eta "herritarren bizi kalitatea gutxitzen" ari direla kritikatu dute.

Horregatik, "Nafarroaren eskumen propioen inbasioaren aurrean planto egiteko" eskatu diete nafarrei eta "gure zerbitzu publikoei eragiten dizkieten erabakiak hemen hartzeko" aldarrikapena egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea