Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Ertzaintza Getarian ustez gertatu den bortxaketa bat ikertzen ari da
Gaur arratsaldean manifestazioa deitu dute igande goizaldean Zarautz eta Getaria artean gertatu zen ustezko sexu-erasoa salatzeko.
Erredakzioa
Ertzaintza Getarian gertatu den ustezko bortxaketa kasu bat ikertzen ari da. Igande goizaldean izan zen ustezko sexu-erasoa, Zarautz eta Getaria lotzen dituen errepidean, Ertzaintzak Zarautzeko komisarian jasotako salaketaren arabera.
Dirudienez, Getariako neska gazte bat parranda egitera joan zen Zarautzera, eta handik bueltan bortxatu zuten.
Gaur, bi udalerrietako alkateek gertakaria gaitzetsi dute elkarrekin egindako ekitaldi batean eta Bilgune Feministak gaur arratsalderako deitu duen manifestazioarekin bat egin dute.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako alderdi guztiek gertakaria gaitzesteko adierazpen bat onartu dute.
Protesta
Bilgune Feministak manifestazioa deitu du Getariatik Zarautzera igande goizaldeko gertakari larria saltzeko. 18:00etan abiatuko da protesta-ekitaldia Zarautzeko Musika Plazatik, eta 19:00etan Getarian amaituko da, udaletxe parean.