Gizartea -

eitb.com-en erreportajea

Ziberbullyinga: jazarpena Sarera iristen denean

Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEIE) 2012ko txostenaren arabera, Lehen Hezkuntzako ikasleek egiten dute batik bat ziberjazarpena, eta mutilek pairatzen dute gehien.

Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen arabera, ziberjazarpenak gora egin du. EiTB
Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen arabera, ziberjazarpenak gora egin du. EiTB
Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen arabera, ziberjazarpenak gora egin du. EiTB

A. A.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jazarpena beti egon izan da eskoletan, baina Internetek eta teknologia berriek gaitz hori zabaltzea eragin dute. Protegeles elkarteak jaso dituen datuen arabera, Internet bidezko jazarpena % 150 igo da 2008tik 2012ra nerabeengan.

Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEIE) 2012ko txostenaren arabera, ciberbullyingak gora egin du Euskadin ere.

Deusto ikasleak estudiantes

Deusto ikasleak estudiantes

Oraindik ez dago batere argi zer gertatu zen, eta bi datu baino ez zituzten baieztatu: hainbat pertsonak Deustuko Unibertsitateko ikasleak omen ziren gazteen argazki erotikoak zabaldu zituztela (ez dago baieztatuta hala izan zenik) eta bi gaztek salaketa aurkeztu zutela Ertzaintzan. Bat, argazki pribatuak eta hainbat idatzi ostu eta publikatu zituztelakoan izan zen; bestea, norbait sakelako telefonoan sartu omen zitzaiolako.

Hala ere, Eskola-Jazarpenaren Aurkako Elkarteak (ACAE) datuak "zalantzagarriak" direla uste du; izan ere, "kasu gutxi iristen dira epaitegietara". "Salatzeko beldur dira", esan du Encarna Garcia ACAEko presidenteak. "Gazteek ez digute inoiz laguntzarik eskatzen. Normalean, amek deitzen digute", azaldu du.

Biktimak eta jazarleak

Protegeles elkarteak emandako datu batzuen arabera, ziberbullyinga pairatu duten gazteen erdiak (% 48) jazarle izan dira gero.

Umeak ikastolan vuelta al cole EITB

Umeak ikastolan vuelta al cole EITB

ISEIEren txosten baten arabera, Lehen Hezkuntzan gertatzen da batik bat eskola-jazarpena, eta mutilak dira gehien pairatzen dutenak (% 11,1).

Kasuak igotzearen ondorioz, Europako Batzordeak eta Protegeles elkarteak European Superkids Online kanpaina martxan jarri dute Espainian, Danimarkan, Italian eta Polonian. Irakasleei eta Lehen Hezkuntzako 10 eta 13 urte bitarteko ikasleei zuzendutako gida didaktikoak eta ziberbullyngari buruzko ikus-entzunezko materiala jaso dute yocontrolo.com webgunean.

"Gazteen artean ziberjazarpena finkatzen ari dela ikusi dugu, eta horrek sortzen dizkigu kezka gehien", esan du Canovasek. Horrez gain, Protegeles elkartearen bozeramaileak azpimarratu duenez, gai honek pisu gutxi dauka hezkuntzan, eta "efektu mimetikoa" hartu du "gazteek pairatu duten hori errepikatzearen" arrazoitzat.

Sarean gelditzen da

Ziberbullyinga eraso psikologiko iraunkor eta etengabea da, teknologia berrien bitartez egindakoa. Jazarpen mota hau eguneko 24 orduetan iraunarazi ahal da: izan ere, gailu elektronikoei esker, edozein unetan eta lekutatik egin daiteke, eta, hortaz, biktimari egiten zaion kaltea askoz ere handiagoa da. "Garrantzi handiko arazoa da, Sarean gelditzen delako, ondorio larriak dituelako eta ekiditea eta aurre egitea zaila delako", Arartekoaren txosten batek jasotzen duenaren arabera.

Interneten erabilera orokortu egin da gizartean, eta egungo gazteena da, hain zuzen ere, teknologia berriekin hazi den lehen belaunaldia. "Anonimatua, berehalakotasuna, hedapen azkarra eta informazioa bidaltzeko erreminta ugari izatea" dira Sareko jazarpenaren ezaugarri nagusiak.

Jazarpena egiteko erabiltzen diren erremintak eskura dituzte gazteek, eta, gaur egun informazioa horren erraz zabaltzen denez, maiz galtzen da zabaldutako edukien, irudien zein iruzkinen, kontrola.

Ziberjazarpen kasuak bizitza errealean gertatzen diren eskola-jazarpeneko kasuekin erlazionatuta egoten dira. Mezu elektronikoak bidali, sakelako telefonotik mehatxuak idatzi, argazkiak edo bideoak argitaratu eta, gauza ezatseginak egiteko, beste norbaiten izen-abizenak erabiltzen dituzte Internet bidez jazarpena egiteko.

Hala ere, adituen aburuz, ez da komeni gatazka zehatz bat ohiko eraso fisikoekin nahastea.

Eskubideak eta betebeharrak

732/1995 Errege Dekretuaren 46. artikuluaren arabera, eskolek horrelako kasuetan esku hartzeko betebeharra dute.

ACAEko presidenteak, berriz, errealitatea desberdina dela esan du: "Gertatutakoaren frogarik ez badago, inpunitate osoa dute. Salbuespen ohoragarriak dauden arren, eskolak ezkutatu egiten dira".

jovenes movil gazteak mobila eitb

jovenes movil gazteak mobila eitb

Irainak eta kalumniak, bestalde, delitu pribatutzat sailkatuta daude. Ondorioz, horiek jaso dituenak barkamena onartuz gero, erantzukizun kriminala desagertu, eta auzia artxibatu egiten da.

Datuen Babeserako Espainiako Agentziak (AEPD) ere isunak jar ditzake, datu pertsonalak Interneten erabiltzeagatik.

Ziberjazarpenari aurrea hartzeko aholkuak

"Teknologia berriei errentagarritasuna eta erabilgarritasuna atera behar zaie, baina, horrelako kasuei aurre egiteko, gure seme-alabek ordenagailuaren aurrean pasatzen duten denbora kontrolatu behar da", esan du Garciak.

"Hezten ari ez garela pentsatzen dugunean gure umeei erakusten dieguna da heziketa", esan du Juan Carlos Alonso psikologoak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean. Horrez gain, "arazo hori ez da erakundeen eta eskolaren esku bakarrik utzi behar, gurasoek ere enpatia eta besteekiko errespetua sustatu behar dituzte. Familiaren heziketa da hori ere", Alonsoren hitzetan.

Hortaz, horrelako egoerak ekiditeko, bi erreminta ezinbesteko daude: informazioa eta hezkuntza. "Adingabeek teknologia berrien erabilera egokia ez egiteak izan ditzakeen arriskuak eta ondorioak ezagutzen badituzte, Interneten nabigatzea beste jarduera onuragarri batzuk bezain egokia izango da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea