Gizartea -

Irunen

Hiru urteko kartzela zigorra emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Erasoa 2011ko ekainean jazo zen Irunen. Biktimak lesioak jasan zituen eta jasandako sexu-erasoa dela eta ondorio psikologikoak pairatzen ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bati bi urte eta 11 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bati sexu-erasoa egiteagatik.

Epaiaren arabera, 2011ko ekainaren 16ean jazo zen, Irunen. Kondenatuak biktima lanera zijoan unean eraso zion, bizkarraldetik bultzatu zion, lurrera bota zuen eta ondoren ukituak egin zizkion.

Emakumeak ubeldurak eta zauriak jasan zituen gorputzean, eta 130 egun behar izan zituen zauriak sendatzeko. Horrez gain, erasoak eragindako ondorio psikologikoak ditu.

Akusatuak epaiketa egin baino lehenago erasoa onartu zuen eta akusazio partikularrak eskatutako kalte-ordain ordaindu zuen, 2.840 euro, alegia.

Ondoren, epaiketan, fiskalak bere kontra eskatutako kartzela-zigorrarekin ados agertu zen. Bi urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea