Gizartea -
Frantzian
Bi jaioberriren gorpuak aurkitu dituzte etxe bateko izozkailuan
32 urteko emakume bat atxilotu dute, France Info irratiak jakitera eman duenez, emakumea ume-hilketa batekin lotuta epaitu zuten lehenago.
Erredakzioa
Bi jaioberriren gorpuak aurkitu dituzte Frantzian, Amberieuko etxebizitza bateko izozkailuan. 32 urteko emakume bat atxilotu dute, 'France Info' emisorak jakinarazi duenez, atxilotua ume-hilketa batekin lotuta epaitua izan zen lehenago.
Atxilotutako emakumearen bikotekideak aurkitu zuen gorpuetako bat etxeko izozkailuan, joan den igandean. Gendarmeek abisua jaso eta etxera joandakoan bestea aurkitu zuten.
Hilotzak izozkailuan zenbat denbora zeramaten argitzeke dago oraindik, eta fetuak ziren edota jaioberrien gorpuak ziren egiaztatzen ari dira.
Bourg-en-Bresseko Fiskaltzak autopsia egitea eskatu du.
Beste kasu batzuk
Joan den urtean hiru hilabeteko jaioberri baten eta bos urteko neskato baten gorpuak aurkitu zituzten Vienneko (Frantzia) etxebizitza batean.
Veronique Courgeaulten kasua ere ezaguna da Frantzian, 2009an zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten bere hiru seme alaben hilketagatik. Gorpuak bere etxebizitzako izozkailuan aurkitu zituzten. Hego Korean bizi ziren.