Gizartea -

Ordu aldaketa

Goizalde honetan udako ordutegiari helduko diogu

Energia aurrezteko asmoz, goizalde honetan ordua aurreratuko dugu eta 02:00etan 03:00ak izango dira. Hori dela eta, igande hau laburragoa egingo zaigu.

Igandean ordulariak ordubete aurreratu beharko ditugu: 02:00etan 03:00ak izango dira. Irudia: EFE
Igandean ordulariak ordubete aurreratu egin beharko ditugu: 02:00etan 03:00ak izango dira.
Igandean ordulariak ordubete aurreratu beharko ditugu: 02:00etan 03:00ak izango dira. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan, martxoaren 31n, udako ordutegiari helduko diogu. Ondorioz, erlojuak ordubete aurreratu behar izango ditugu ahalik eta energia gehien aurrezteko eta eguzkiaren argiari probetxu handiagoa ateratzeko.

2001ean, ordu-aldaketa martxoko eta urriko azken igandeetan egitea erabaki zuten.

Hala, herritarrok ordubete gutxiago izango dugu lo egiteko, 02:00etan erlojuek 03:00ak direla esango baitigute.

Ordu-aldaketa 1974an zabaldu zen, petrolioaren lehen krisiarekin batera. Orduan, herri batzuek eguzki-argia gehiago aprobetxatzea eta argindar gutxiago kontsumitzea erabaki zuten.

Aldekoak eta kontrakoak

Ordu-aldaketarekin, Espainiar Estatuko etxebizitzetako argiztapenean 300 milioi euro inguru aurreztuko dira (6 euro etxebizitza bakoitzeko eta 210 eraikinetan eta industrian), Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) arabera.

Ordu-aldaketaren kontra dagoenik ere bada. Horien arabera, ordu-aldaketak eragin txarra dauka gizakien eta animalien osasunean, batez ere melatoninari lotuta, proteina horrek antolatzen baitu lo egiteko ohitura.

Eraginak osasunean

Aldaketak eraginak ditu gizakion gorputzean; arinak, baina osasunari lotutakoak. Adituen arabera, ondorioak behin-behinekoak dira pertsona osasuntsuen kasuan. Gorputzari nahikoa zaio hiru-lau egun itxarotea ordutegi berriari ohitzeko. Hala ere, estatistika batzuek diotenez, istripuen tasak zertxobait gora egiten du ordu-aldaketaren ondorengo egunetan.

Adituek zenbait gomendio ere ematen dituzte aldaketari ahalik eta ondoen aurre egiteko; siesta egiteko denbora murriztea eta aldaketaren aurreko egunetan 15 minutu lehenago altxatzea, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea