Gizartea -
Azpeitian
Urtebeteko zigor-eskaera, bizikleta bat lapur bati erosteagatik
Gipuzkoako Fiskaltzak 12 hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du gizon batentzat lapur bati nahita bizikleta bat 700 euroren truke erostea leporatuta.
Erredakzioa
Gipuzkoako Fiskaltzak urtebeteko espetxe-zigorra eskatu du gizonezko batentzat lapur bati nahita bizikleta bat 700 euroren truke erostea leporatuta.
Ministerio Publikoaren behin-behineko akusazio idazkiaren arabera, kristalezko atea apurtu ostean, 1.800 euroko bizikleta bat ostu zuten hainbat lapurrek Azpeitiako denda batean. Lapurreta 2012ko otsailaren 17an jazo zen.
Handik ordu gutxira, akusatuak 700 euroren truke bizikleta hori erosi zizkion lapur bati, "bizikletaren jatorria bidegabe zela une oro jakinda ere, horren truke ordaindutako diru kopurua nabarmen txikiagoa zelako", Fiskaltzaren esanetan.
Ondorioz, errezibitze delitua egotzi dio akusatuari, eta urtebeteko espetxe-zigorra eskatu du fiskalak.