Gizartea -
Arduragabekeriazko homizidioa
Bilboko mendizalea hil zen ibilaldiko antolatzailea inputatu dute
Guardia Zibilaren arabera, arduragabekeriazko homizidioaren eta biktimari laguntza ukatu izanaren "zantzuak daude".
Erredakzioa
I.V.M. 39 urteko Bilboko mendizalea hil zen ibilaldiko antolatzailea inputatu du Avilako Piedrahitako lehen auzialdiko epaitegiak Guardia Zibilak eskatuta.
Avilako Gobernuaren ordezkaritzako iturriek Efe agentziari esan diotenaren arabera, gertaeraren arduraduntzat duten laguna erreskatatu behar izan zuten mendizaleetako bat da. Azken hau, hipotermiak jota eta oso nekatuta zegoelako erreskatatu behar izan zuten, beste mendizale batekin batera. Txangoan parte hartu zuten 19 lagunetako bat zen, hain zuzen ere.
50 urteko gizonezkoa beste mendizale batekin batera topatu zuten hipoterminak jota. Konortea ere galdu zuen Hoyos del Espino herriko Peon Mendatean ibilaldia egiten ari zirela.
Sevillako bost mendizalek topatu zituzten bi lagun horiek eta 112ra deitu zuten. Kilometro erdi bat aurrerago, berriro deitu zuten beste mendizale bat topatu zutela ohartaraziz. Azken hau, hil egin zen.
Hori dela eta, Guardia Zibilaren arabera "zantzuak daude" ibilaldiko antolatzailea inputatzeko, "arduragabekeriazko homizidio delituagatik eta utzikeriagatik", hau da, biktimari laguntza ukatu izanagatik.
Hala ere, oraindik ez dute espetxera sartzeko agindurik eman.