Gizartea -
Iragarpena
Giro goibela eta euritsua hizpide, Pazko astelehenean
Astearte arratsaldetik aurrera, ordea, eguraldiak hobera egingo du apurka-apurka.
Erredakzioa
Astelehena euritsua eta freskoa dator. Egunaren lehenengo partean giroa goibela izango da eta euria sarri egingo du, Euskalmeten arabera. Arratsaldetik aurrera ostarte batzuk zabalduko dira, baina euria egiten jarraituko du; egunaren bigarren partean zaparradak botako ditu, noizbehinkakoak eta laburrak baina tarteka indarrez.
Goizean goiz hegoaldeko haizea ibiliko da, goizean mendebal/ipar-mendebaldera aldatu eta zakartu egingo da nabarmen, kostaldean batez ere. Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira.
Asteartearen lehenengo partean egoera ezegonkorra izango da oraindik eta zerua hodeitsu egongo da; noizbehinka zaparradak botako ditu, ipar-ekialdeko eskualdeetan batez ere. Arratsaldetik aurrera hobetzera egingo du apurka-apurka eta gauean zerua hodei gutxirekin geratuko da ia edonon. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du oraindik, aurreko egunean baino ahulago; egunaren amaieran aldakor ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du berriro.
Asteazkenean euria egiten jarraituko du, baina termometroak goranzko joera hartuko du.