Gizartea -

Valentzian

Gizon bat atxilotu dute 300 neskatori sexu-erasoa egitea egotzita

27 urteko atxilotuari hainbat delitu leporatu dizkiote, tartean, exhibizionismoa, haur-pronografia eta adingaberi sexu-probokazioa egin izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du Gandian, Valentzia, Interneten bidez 300 neskatori jazarpen sexuala egitea leporatuta. Poliziak jakinarazi duenez, atxilotuari hainbat delitu leporatu dizkiote, tartean, exhibizionismoa, haur-pronografia eta adingaberi sexu-probokazioa egin izatea.

Ikerketa otsailean hasi zen, sexu-erasoa leporatuta, gizonezko bat atxilotu zutenean. Gandiako Instrukziozko Epaitegiak ikerketa abiatu zuen: adingaberi deklarazioa hartu zieten eta informatika forentseak eskainitako txostenak aztertu zituzten. Ondorioz, atxilotuari exhibizionismoa, haur-pronografia eta adingaberi sexu-probokazioa egitea leporatu diote.

Poliziak azaldu duenez, atxilotua neskato adingabe izango balitz aritu ohi zen Interneten. Beste adingaberen laguna izaten lortu ostean, sexu-proposamenak egiten, eta eduki pornografikoa zuen irudiak erakutsi zizkien. Behin baino gehiagotan biktimen gorpu biluzen irudiak hartu zituen. Halaber, sexu-proposamenak egin zizkien baina ez zuen haiekin lotzea lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea