Gizartea -
Sexualitatea nerabezaroan
Euskal herritarrek 16 urterekin dute lehenengo esperientzia sexuala
2005ean erregistratutako datua baino urtebete gutxiago da. Emakumeek “maiteminagatik” dela diote, eta, gizonezkoek, “probatzeagatik”.
Erredakzioa
Euskadiko gazteak aurreratuz doa euren lehenengo harreman sexuala izateko adina, eta birjintasuna galtzeko batez besteko adina 16 urtetan dago. 2005ean, aldiz, 17 urteetan zegoen. Emakumeek "maiteminagatik" dela diote, eta, gizonezkoek, "probatzeagatik".
"Sexualitatea nerabezaroan, EAEN" ikerketaren ondorioak dira horietan. Ikerketa hori Euskal Herriko Unibertsitateak egin du, 15 eta 22 urte arteko 1.911 gazteri egindako inkesta baten bidez. Galdetutako gazteen batez besteko adina 16 urtekoa da, eta, gehienak mutikoak izan dira (% 58 mutilak eta % 42,2 neskak).
Lan honek egileek sexuan duten esperientzia mailari buruz galdegin zieten gazteei, eta bi talde daudela ikusi zuten, lehenean sexuan esperientzia gutxi edo ezer ez dutenak daude, eta, bigarrenean, sexu harremanak izan dituztenak pertsona batekin edota gehiagorekin.
Inkesta jaso dutenen % 40,1ek esperientzia sexual handia dute, koitoa pertsona batekin edo gehiagorekin eginez, % 42,5entzat, aldiz, esperientzia oso txikia da, arroparen gainetik ferekak eginez, besarkadak emanez edota masailetan muxuak emanez. Gainerako % 17,4k erdi mailako esperientzia du, barne-barneko ferekak eginda.
Noiz dute euskal herritar gazteek euren lehenengo esperientzia erotikoa eta sexuala? Muxuen eta fereken esperientzia asmo erotikoekin 13 urteren inguruan izatean da, barne-barneko ferekak eta koitoaren inguruko jarduerak 15 urte aldera iristen dira, eta birjintasuna galtzea 16 urterekin.