Gizartea -

Neurri berria

Jogurten iraungitze-data kenduko du Gobernuak

Europako Batzordearen arabera, urtean pertsonako 179 kilo jaki galtzen dira.

Supermerkatuetako izozkailuak.
Supermerkatuetako izozkailuak.
Jogurtek ez dute aurrerantzean iraungitze-datarik izango

1:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak jogurten iraungitze-data kendu du eta lehentasunezko iraupen-data soilik izango dute, Miguel Arias Cañete Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroak esan duenez. Era horretan, iraungitze-data fabrikazio datatik 28 egunera jartzeko beharra desagertu da.

"Jaki gehiago, hondakin gutxiago" estrategia aurkeztu du ministroak, eta 2025. urterako jakien galera erdira murriztea espero duela esan du. Orain, jogurt ekoizle bakoitzak erabaki beharko du kontsumitzeko epe egokia zein den.

Ildo horretan, joan den ostiralean BOEn (Estatuko Aldizkari Ofiziala) 176/2013 errege-dekretua argitaratu zela zehaztu du ministroak, eta era horretan, iraungitze-data jartzeko beharra zehazten zuen 179/2003 errege-dekretua bertan behera geratu da.

Hemendik aurrera, jogurtetan azaltzen den egunak produktuaren ezaugarri organoleptiko guztiek noiz arte iraungo duten zehaztuko du, baina horrek ez du esan nahi aurrerago hartzeak kalte egiten duenik.

Espainia osoan 7,7 milioi tona jaki botatzen dira, eta mundu osoan zehar, produkzioaren herena, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen arabera.

Europan jaki gehien zakarrontzira botatzen duen seigarren herrialdea da Espainia. Lehen postuan Alemania dago, (10,3 tona), ondoren, Herbehereak (9,4 tona), Frantzia (9 tona), Polonia (8,9 tona), eta Italia (8,8 tona).

Estrategia honekin, Europako Parlamentuaren konpromisoa aintzat hartuko da; izan ere, 2013. urtean plan bat izateko betebeharra jarri zuen.

Europako Batzordearen arabera, urtean, 89 milioi tona elikagai galtzen dira Europan; 179 kilo, pertsonako. Hau da, jan daitezkeen jakien % 30-50 galtzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea