Gizartea -
Alzira (Valentzia)
Alcasserreko krimenaren epea iraungi ez dela erabaki du Fiskaltzak
Antonio Angles auzitara eraman zuten delituak preskribitu ez direla erabaki du Alzirako fiskalburuak. Angles leku ezezagunen batean dago egun.
Erredakzioa
Javier Roda Alzirako (Valentzia) fiskalburuak Alcasser auziaren inguruko txostena egin du. Antonio Angles auzitara eraman zuten delituak preskribitu ez direla erabaki du Alzirako fiskalburuak, ondorioz, erantzukizunak ez dira desagertu. Angles leku ezezagunen batean dago egun.
Ministerio Fiskalak jakitera eman duenez, Alzirako epaitegi batek aldeen adierazpenak eskatu zituen iragan azaroan, Anglesen inplikazioa aztertzen jarraitzeko.
Ikerketarekin jarraitzeko "birtualtasun nahikoa" dagoela uste du auziko fiskalak, eta ondorioz delituaren epea iraungitzea saihestu beharko litzateke.
"Delitua gutxienez 2029ra arte ez" preskribatzea eskatu zion Clara Campoamor Elkarteak epaileari; izan ere, "azken eginbideak 2009an aurrera eraman zituzten".
Akusazioen eta Ministerio Publikoaren adierazpenak eskatu zituen epaileak krimenaren 20. urteurrenean. Toñi, Miriam eta Desiree 1992ko azaroan desagertu ziren, eta 1993ko urtarrilean hilik aurkitu zituzten basoan. Miquel Ricart atxilotu bakarrari 170 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta preso dago.