Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Euria, elurra eta tenperaturaren jaitsiera datozen egunetarako

Tenperatura dezente jaitsiko da, hodeiak ugarituko dira eta euri-zaparradak izango dira nagusi asteburuan. Elurra ere bota dezake Euskal Herriko hainbat tokitan.

Elurra egingo du egunotan Euskadin.
Elurra egingo du egunotan Euskadin.
Elurra egingo du egunotan Euskadin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur giro ilunarekin eta umelarekin hasi dugu eguna, eta tenperatura dezente jaitsiko da, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Zeruan hodei ugari egongo dira, eta, goizak aurrera egin ahala, euri-zaparradak ugarituko dira, Atlantikoko isurialdean gehienbat. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, batez ere arratsaldetik aurrera; eguneko beroenak 9-11 gradu artean geldituko dira barnealdean, eta kostaldean, berriz, 12-13 gradu inguruan. Tenperaturaren jaitsiera horrekin, elurra botako du mendietan, eta eguna amaitzerakoan, elur-kota 700-800 metrora jaits daiteke.

Bihar, ostiralarekin, are gehiago ezegonkortu eta okertuko da eguraldia. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da. Hodeiak sartuko dira itsasaldetik, eta arratsaldean eta gauean euria egingo du. Hegoaldean ere egingo du euria, baina gutxiago. Egunaren amaieran, tarteka, ekaitzak jo eta txingorra ere botako du, ipar partean bereziki. Tenperaturak behera egingo du; maximoak 5 eta 10 gradu artean kokatuko dira. Elur-kota 600-800 metro artean kokatuko da, eta egunaren amaieran gehiago jaits liteke.

Larunbatean ere eguraldi petrala izango da. Han-hemenka, euri-zaparradak egingo ditu, bereziki ipar isurialdean, eta trumoiak jo eta txingorra bota lezake. Arratsaldean, egoera baretzen joango da, eta iluntzerako atertu eta ostarteak agertzen joango dira. Ipar-mendebaldeko haize hotz eta bizia ibiliko da, eta tenperaturak ez du aldaketa handirik izango. Egunaren lehenengo partean, elur-kota 600-800 metro artean kokatuko da, eta arratsaldean zehar gora egin eta 800-1.000 metrora igoko da. Ilunabarrerako, haizea ahulduko da. Barnealdeko zenbait tokitan, izotza egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea