Gizartea -

Osoko Bilkura

Toni Cantoren argazkia kenduko dute Barakaldo Antzokitik

Barakaldoko Udalak Toni Canto aktorearen argazkia Barakaldo Antzokitik kentzea erabaki du, indarkeria matxistaren harira jarritako salaketa gehienak faltsuak direla esateagatik.

Toni Canto. EFE.
Toni Canto. EFE.
Toni Canto. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udalak Toni Canto aktorearen argazkia Barakaldo Antzokitik kentzea erabaki du, indarkeria matxistaren harira jarritako salaketa gehienak faltsuak direla esateagatik.

Ezker Anitzak Cantoren adierazpenak gaitzesteko eta aktorearen argazkia antzokitik kentzeko mozio bat aurkeztu zuen Barakaldoko Udalean. Mozioa iragan astean eztabaidatu eta PSEk, EAJk, PPk, Bilduk eta Ezker Anitzak onartu egin zuten.

Barakaldo Antzokiak ez du oraindik argazkia kentzeko agindurik jaso. Izan ere, baliteke antzokiak argazki guztiak kentzea, iturrien arabera, "zaharkituta daudelako".

1990. urtean, antzokiaren 15. Urteurrenean, hainbat aktoreren argazkiak eskegi zituzten, besteak beste Jose Sacristan, Nuria Espert, Nacho Duato edo Miguel Riosenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Barakaldo Aktoreak albisteak Matxismoa Antzerkia