Gizartea -

Trafikoa

Normaltasuna euskal errepideetan, arazoz beteriko egunaren ostean

Arazo ugari egon dira euskal errepideetan egun osoan zehar. Lehen mailako errepideak zabalik egon diren arren, bigarren mailako batzuk itxita egon dira.

Elurra bueltan dugu euskal errepidetan. Argazkia: EITB
Elurra bueltan dugu euskal errepidetan. Argazkia: EITB
Denboraleak ez du aparteko eragozpenik eragin errepideetan

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken bi egunetako hotzak hainbat arazo eragin ditu euskal errepideetan. Horrela, goizalde partean elurra egiten jarraitu du Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko barnealdean, eta Nafarroako iparraldean.

Mendate guztiak zabalik daude jada Euskal Herrian. Barrerillakoa (Araba) kamioientzat itxita egon da arratsaldean ere, baina gau parterako jada ireki ahal izan dute.

Nafarroako bigarren mailako errepide sarean, Aralarrerako sarbidea soilik dago itxita, 4. kilometrotik aurrera (Baraibar).

Kontsulta ezazu trafikoari buruzko unean uneko informazioa, webkameren bitartez.

 

Elurra, hiriburuetan

Arabako hiriburua zuri esnatu da larunbat honetan, baita Iruñea ere. Halaber, Bilbon eta Donostian txingorra ere bota du.

 

Errepideko 25 metro jausi dira Miranda Argan

 

NA-6100 errepideko 25 metro jausi dira Miranda Arga eta Faltzes artean, euriteek eragindako lur-jausi baten ondorioz.

 

Carretera entre Miranda de Arga y Falces. Miranda Arga eta Faltzes arteko errepidea. EFE

Carretera entre Miranda de Arga y Falces. Miranda Arga eta Faltzes arteko errepidea. EFE

Halaber, Arre eta Orikain arteko errepidea ere moztuta geratu da, lur-jausi batengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea