Gizartea -

Madrilen

Whatsappen bidez haur-pornografia zabaldu zuen talde bat desegin dute

Madrilgo Udaltzaingoak lagun bat atxilotu eta beste bat inputatu ditu, eta 10 adingaberi deklarazioa hartu die, "mehatxupean biluzik jarritako hainbat neskatoren argazkiak" zabaltzea leporatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Whatsappen bitartez biluzik jarritako neskato eskolakideren argazkiak zabaldu ohi zituen hainbat gaztek osatutako talde bat desegin du Madrilgo Algeteko Udaltzaingoak.

Udalerri horretako Udalak jakitera eman duenez, "Kodak" izeneko operazioan lagun bat atxilotu eta beste bat inputatu dute, eta 10 adingaberi deklarazioa hartu diete, jazoerarekin maila desberdineko lotura dutelakoan.

Ikerketa duela hilabete abiatu zuten, Algete inguruan Whatsappen bidez haur-pornografia zabaltzen ari zirela Emakumezkoren eta Adingaberen Taldeak atzeman zuenean. Udaltzaingoaren arabera, hainbat gaztek osatutako elkarte bat "mehatxupean biluzik jarritako hainbat neskatoren argazkiak" ari zen partekatzen.

"Argazki bilduma handia eta sexu izaerako hainbat bideo" helarazi dizkio Udaltzaingoak Adingaberen Fiskaltzari, dagokion izapideak egiteko. Biktimen aita-ama gehienek ez zuten haien alaben egoeraren berri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp albisteak