Gizartea -
Protesta
Industria militarraren aurkako martxa egin dute Bilbon
Industria militarrak "Administrazio Publikotik" jasotzen dituen laguntzak salatu dituzte.
Erredakzioa
Talde ekologistek eta industria militarren aurkako Bizkaiko taldeek bizikleta martxa egin dute Bilbon eta industria militarrak eta armen enpresek "Administrazio Publikotik" jasotzen dituen laguntzak salatu dituzte.
Antolatzaileek ohar batean esan dutenez, euskal armagintza industriak "3.000 lagun ingururi lan ematen die eta armak salduz, urtean 600 milioi euro mugitzen ditu".
Martxa Bizkaiko Foru Aldunditik atera da 11.00etan eta industria militarra helburu zibiletara baliatzea eskatu dute.
Bidean, parte hartzaileak Precicast (Barakaldo) eta Sener enpresatik (Getxo) pasatu dira.
"Sener enpresako bezeroetako bat Israelgo Armada" dela salatu dute, "Gazako herritarrei eraso egiten dien Israelgo Armadaren hegazkinetan doazen gailuak egin dituzte".
Bestalde, Precicasek "Airbus A400M hegazkin militarraren eta Eurofighter delakoaren eraikuntzan parte hartzen" duela kritikatu dute.