Gizartea -
Polemika
Altze lasagnak kendu ditu Ikeak, txerrikia atzeman ostean
Orain aste batzuk haragi-bola ezagunak ere dendetatik kendu behar izan zituen Ikeak, zaldiki arrastoak atzeman ostean.
Erredakzioa
Ikea altzarien kateak altze lasagnak kendu ditu dendetatik, horietan txerrikia atzeman ostean. Orain bi hilabete, haragi-boletan zaldiki arrastoak aurkitu zituzten.
Informazio horien arabera, Belgikako agintarien ikuskapen batean ohartu ziren; izan ere, bertan azaltzen zen kopuru handiagoan azaltzen zen txerrikia.
Enpresak produktua saltzeari utzi dio. Dafgard Ikearen ekoizleak egiten du lasagna, haragi-bolak egiten dituen berberak, hain zuzen.
Eskandalu horri, Txinako operazioa gehitu behar zaio. Bertako agintariek bakterio fekalak atzeman zituzten Txinako Ikeako txokolate eta almendra tartetan.
Suediako "Svenska Dagbladet" egunkariaren arabera, enpresak 10.000 tona lasagna ditu, eta dagoeneko 17.600 sorta kendu ditu merkatutik.
Dafgard ekoizleak Ikeak Europan dituen denda gehienetara eramaten diren lasagna eta haragi-bolak egiten ditu, Norvegiako eta Suitzako dendetan izan ezik, bertako ekoizleak erabiltzen baitituzte.