Gizartea -
Ikerketa
EHUk giharren trastornoak atzemateko teknika berria asmatu du
Dinamina proteinaren unitate funtzional minimoa bereizi dute eskala nanometrikoan, eta orain zelulen bizitzaren oinarrizko mekanismoak aztertu ahal izango dituzte.
Erredakzioa
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaileek trastorno neuromuskulurrak diagnostikatzeko metodo berri bat garatu du.
Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa EHUko Biofisika Unitateko Menbranen Nanomekanika taldeak garatu du, Espainiako Ikerketa Zientifikoen Zentroaren laguntzarekin.
Dinamina proteinaren unitate funtzional minimoa bereizi dute eskala nanometrikoan, eta orain zelulen bizitzaren oinarrizko mekanismoak aztertu ahal izango dituzte.
Era berean, dinaminaren mutazio txikiek gaixotasun neuromuskularrak zergatik eragiten dituzten ere ikertu ahal izango dute.