Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat kartzelatu dute 7 sexu-eraso egitea leporatuta, Gasteizen
38 urteko gizonezkoaren biktimen artean adingabe bat ere badagoela jakinarazi du Ertzaintzak.
Erredakzioa
Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igandean, Gasteizen zazpi emakumeren kontra sexu-erasoak egitea leporatuta, tartean adingabe bat, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Aipatu iturrien arabera, eraso guztiak azken hilabeteotan gertatu dira. Ustezko erasotzaileak goizaldean egiten zituen bortxaketak. Dantzalekuetatik ateratzen ziren emakumeei jarraitzen zien eta etxeko atarian edo gune bakartietan egiten zien eraso.
Atzo eguerdian epailearen esku utzi ostean, epaileak berehala kartzelatzeko agindua eman zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea