Gizartea -
Araba
Arabako ikasleak eskolara edo bus geltokira taxian joan ahalko dira
Aldundiaren zebitzuak ikastetxe publikoetako derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleak bizi diren herrigunetik autobus geltokira edo ikastetxera taxian eramatea eskainiko du.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokaorraren eta Arabako Foru Aldundiaren artean eskola-garraioaren inguruko hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duen akordio-proposamena onartu du Gobernu Kontseiluak.
Arabako lurralde historikoan dauden baliabideak modu arrazionalean erabiltzeko xedez, auurez aipaturiko bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen bat ezartzea planteatzen da, eta horrela Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak Arabako Aldundiaren Herrilan eta Garraio sailak kontratatutako zerbitzuak erabili ahal izango ditu.
Zerbitzua honetan datza: Arabako ikastetxe publikoetako derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleak, bizi diren herrigunetik autobus geltokira edo ikastetxera taxian eramatea -Eusko Jaurlaritzako Hekuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Arabako Foru Aldundiaren Herrilan eta Garraio Sailari aurrez hala eskatuta-, bai eta bueltako bidea egitea ere (geltokitik edo ikastetxetik herrigunera).