Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Tenperatura epela eta eguraldi ona datozen egunetarako
Tarteka euria izan arren, oro har, eguraldiak hobera egingo du.
Erredakzioa
Tenperaturak gorantz egingo du gaur, eta ostarte zabalak izango dira arratsaldean. Eguna lainopean hasiko dugu leku gehienetan, eta baliteke euri pixka bat egitea. Arratsaldean, ordea, argituz joango da, eta ostarte zabalak irekiko dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da egun osoan, eta, eguerditik aurrera, nahiko zakar. Hala, tenperatura dezente igoko da, 19 eta 22 gradu ingurura.
Ostegunean, fronte batek bete-betean eragingo digu. Zerua estalita egongo da, eta euria egingo du. Goizean, hego-mendebaldeko haizearekin jarraituko dugu, eta tenperatura nahiko atsegina izango da; baina, arratsaldean, freskatu egingo du.
Ostiralean, eguraldi ona izango dugu. Hodei ugari ager daitezke une batzuetan, baina, orokorrean, zerua garbi egongo da. Hegoaldeko haizeak joko du, eta, arratsaldean, brisa altxatuko da itsasertzean. Tenperatura altuenak 16 eta 18 gradu inguruan ibiliko da.