Gizartea -

Polemika

'Nire alabei 'perroflauta' batek erasoz gero, lepoa moztuko diot'

Sigfris Soria Kanarietako PPko diputatu ohiak Twitterren egin dituen adierazpenek polemika sortu dute, eta "jazarpen politikoa" jasateaz "nazkatuta" dagoelako jokatu duela horrela esan du.

Sigfrid Soria, PPren Kanaria Uharteetako diputatua. Argazkia: EFE
Sigfrid Soria, PPren Kanaria Uharteetako diputatua. Argazkia: EFE
Sigfrid Soria, PPren Kanaria Uharteetako diputatua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sigfrid Soria Kanaria uharteetako PPko alderdikideak bart gauean Twitterren escrache-ei buruz egindako adierazpenek polemika eragin dute. "Nire alabei perroflauta batek erasoz gero, lepoa moztuko diot", esan du, besteak beste, Soriak.

Erasotzen dion "perroflauta" ororen aurrean, "inolako zalantzarik gabe" bere burua babesteko eskubidea aldarrikatzen eta baliatzen jarraituko duela ere esan du Soriak.

"Perroflauta" batek kaletik jazarri edo eraso egingo balio, "emango niokeen jipoia ez luke sinetsi ere egingo". "Indarkeria erabili gabe? Zer da, orduan, jazarpena, beldurraraztea, zure seme-alabak barruan daudela zure etxeari su eman nahi izatea?", erantzun die kritikatu dutenei.

Sigrid Soriak horrelako protestak egiten dituztenak naziekin edo Ku Klux Klanekin alderatu ditu.

Albistea hedabideetara iritsi ostean, "harrituta" agertu da: "Harritu egiten nau eskubide bat aldarrikatzeak horrelako oihartzuna izateak. Zer nolako demokrazia dugu?".

Azkenean, Soriak "barkamena" eskatu du Twitterren "erabilitako hitzengatik", baina "jazarpen politikoa" jasateaz "nazkatuta" dagoelako jokatu duela horrela esan du.

Kanarietako PPren zuzendaritzak gaitzetsi egin ditu Sigfrid Soriaren hitzak, eta diputatu ohiari espedientea irekiko diotela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea