Gizartea -
Gertakaria
Ordiziako emakume baten gorpua aurkitu dute Baliarraingo urtegian
Gorpuak ez du indarkeria zantzurik, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Emakumea atzo arratsaldetik desagertuta zegoen eta familiakoek goizaldean jarri dute salaketa.
Ordiziako emakume baten gorpua aurkitu dute goizean Baliarraingo urtegian. 68 urteko emakumea atzotik desagertuta zegoen, goizaldean ipini dute salaketa bere familiakoek.
Gorpua goizeko lehen orduan aurkitu dute Baliarraingo urtegian. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gorpuak ez du indarkeria zantzurik.
Antza, hildakoa, ostegunean 18:30etan atera zen etxetik. Familiakoek etxera itzultzen ez zela ikusita bere desagerpenaren berri eman dute goizaldean eta salaketa ipini dute. Berehala bilaketa lanak jarri dituzte martxan, baina ez dute emakumea aurkitzea lortu.
Goizeko zortzietan pertsona batek gorpua aurkitu du urtegian eta SOS Deiakera deitu du.
Auzitegi Mediku bat bertaratu da Baliarraingo urtegira eta emakumearen heriotza zerk eragin duen argitzeko autopsia egingo diote gorpuari.