Gizartea -
Gasteiz
1.000 euroko isuna, haur-pornografia jaistea egotzita
Epaileak ebatzitakoaren arabera, 26 urteko gasteiztarrak 416 artxibo ordenagailura jaitsi eta horietako 22 cd batean grabatu zituen.
Erredakzioa
Gasteizko zigor arloko 2. zenbakiko auzitegiak 1.080 euroko isuna ezarri dio 26 urteko gasteiztar bati, haur-pornografiako 416 artxibo jaistea eta horietako 22 cd batean grabatzea egotzita.
Fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eskatu zuen akusatuarentzat, adingabeak galbidean jartzea egotzita. Horren ustez, gizona jakitun zen deskargatutako artxibo horiek beste erabiltzaileekin partekatzen zituela. Epailearen iritziz, ordea, ez dago nahikoa frogarik nahita artxibo horiek partekatu zituela esateko.
"Akusatuak bazekien zer nolako bideoak jaisten ari zen", adierazi du epaileak bere epaian. Horren ustez, ez dago zalantzarik akusatuak 416 artxibo jaitsi eta horietako asko cd batean grabatu zituenik.
Hori dela eta, haur-pornografia materiala izatea leporatu dio.