Gizartea -

Nafarroan

Motor gidari bat hil da Cintruenigon, autobus baten aurka talka eginda

Autobus batek eta motor batek talka egin dute N-113 eta NA-160 errepideek bat egiten duten bidegurutzean. Motor gidaria bertan zendu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko motor gidari bat hil da larunbat honetan Cintruenigon, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Dirudienez, autobus batek eta motor batek talka egin dute, eta horren ondorioz, motor gidaria hil da.

Istripua 11:50ak inguruan gertatu da, N-113 eta NA-160 errepideek bat egiten duten bidegurutzean. Ikerketa abiatu dute ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Hildakoa bakarrik zihoan motorrean, eta kolpearen ondorioz, bertan zendu da. Foru Polizia eta hainbat medikuk osatutako talde bat bertaratu dira, motor gidariaren heriotza egiaztatzeko.

Halaber, mediku-taldeak autobusaren gidaria eta bidaiari bat artatu behar izan ditu, estutasunak jota. Gainerako bidaiariak onik daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Cintruénigo albisteak Trafiko istripuen biktimak