Gizartea -
Bizkaian
Larreineta mendian piztu diren bi suteak kontrolatua daude jada
Trapagaraneko Udala sutea nahita piztutakoa izan delakoan dago.
Erredakzioa
Igande arratsaldeko azken orduan Trapagaranen piztu diren suteak jada kontrolatuta daude.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bi sute piztu dira, bata bestetik oso hurbil, baina ez da inor zauritu eta ez da etxebizitzarik kaltetu.
Mendiaren azpialdean piztu da sua, Larreineta eta Zugaztieta artean.
Oraindik ez dakite zergatik piztu den, baina Trapagaraneko Udala sutea nahita piztutakoa izan delakoan dago; izan ere, bi suteen artean 200 metroko distantzia dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea