Gizartea -

Ebazpena

Bi urteko kartzela-zigorra jarri diote Pantojari, dirua zuritzeagatik

Julian Muñoz Marbellako alkate ohiak 7 urteko kartzela-zigorra jaso du eta bermerik gabe kartzelan sartzeko agindua eman dute. Maite Zaldibarri hiru urte eta erdiko zigorra ezarri diote.

Isabel Pantoja. Argazkia: Efe
Isabel Pantoja.
Bi urteko kartzela-zigorra jarri diote Isabel Pantojari

1:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Pantoja abeslariari bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote dirua zuritzeagatik. Julian Muñoz Marbellako alkate ohi eta Pantojaren bikotekide izan zenari, berriz, zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote, dirua zuritzeagatik eta funtzionarioak erosteagatik, eta bermerik gabe kartzelan sartzeko agindua eman dute. Maite Zaldivar Muñozen emazte ohia ere dirua zuritzeagatik zigortu dute, kasu honetan hiru urte eta erdi egin beharko ditu kartzelan.

Era berean, milioikako isunak ordaindu beharko dituzte: Muñozek 3.893.854,9 euro, Zaldivarrek 2.487.088 euro, eta Pantojak 1.147.148,96 euro.

Ebazpena 11:00k baino lehentxeago irakurri dute inputatuen aurrean, ekainean hasi zen epaiketako 27 ahozko saioak egin dituzten aretoan.

Federico Morales auzitegiko presidenteak aretoa husteko eskatu die ikus-entzuleei ebazpena irakurri ostean, eta ateak itxita, behin behineko neurriak aldatu nahi ote zituzten galdetu die akusazioei.

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Julian Muñoz berehala kartzelatzeko eskatu du, delitua behin eta berriz egin duelako, ihes egiteko arriskua dagoelako eta 'Saqueo 2" izeneko auziagatik epaitu behar dutelako gutxi barru.

Azkenean, Epaitegiak Marbellako alkate ohia baldintzarik gabe kartzelatzeko agindua eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea