Gizartea -

Research Fellows

Ikerbasquek 100 ikertzaile gazte ekarriko ditu datozen bost urteetan

Helburu nagusia, hemen hazi eta kanpora joan behar izan duten ikertzaileak berriro ere ekartzea, kanpoko ikertzaileei ateak itxi gabe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak ehun ikertzaile gazte ekarriko ditu Euskadira datozen bost urteetan, Bruselatik zazpi milioi euroko diru-laguntza lortu ondoren.Helburu nagusia hemen hazi eta kanpora joan behar izan duten ikertzaileak berriro ere ekartzea izango da, kanpoko ikertzaileei ateak itxi gabe.Ikerbasquek ikertzaileen “harrobi” izan nahi du eta, horretarako, Research Fellows izeneko programa jarri du martxan. Ikerkuntzaren alorrean hiru eta 10 urte arteko esperientzia duten gazteei bost urteko kontratuak eskainiko dizkiete programa horren bitartez.Lanean kanpoan ari diren euskal ikertzaileak etxera ekarri nahi ditu Ikerbasquek, eta nazioarte mailan punta-puntakoak direnak ere erakarri nahi ditu, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak adierazi duenez.Egitasmoa Europa mailako 60 ekimenen artean aukeratu dute, eta, Bruselatik datorren 7 milioi euroko diru-laguntzari esker, 100 ikertzaile ekarriko ditu Euskadira datozen bost urteotan; horietako 25, 2013. urtean.Kontratuak amaitutakoan, Euskadin lanean jarraitzeko aukera izango dute, Ikerbasquek ikertzaile seniorrentzat eskaintzen dituen beste beka batzuei esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea