Gizartea -

Drogak

Speed konfiskazio handiena Bizkaian egin zuten, 2012an

146,3 kilo speed atzeman zituzten Bizkaian, gainerako probintzietan baino gehiago. Droga-trafikoak egunero 15,7 milioi euroko mozkina sortzen du Espainian, 5.717 milioi urtero.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012an, Bizkaian speed konfiskazio handienak egin zituen Poliziak, Jorge Fernandez Diez Barne ministroak gaur jakitera eman duenez. Gainerako probintzietan baino speed gehiago atzeman zuten segurtasun indarrek Bizkaian. 146,3 kilo speed konfiskatu zituzten Bizkaian.

Hala ere, 2011an baino % 9,9 speed gutxiago konfiskatu zuen Poliziak iaz Espainian.

Bizkaiaren atzetik speed konfiskazio handiena Asturiasen egin zuten, 38,1 kilo, ondoren Cadiz 10,6 kilo, Nafarroa 8,6; Alacant 7,6 eta Zaragoza 6,7.

Droga-trafikoak egunero 15,7 milioi euroko mozkina sortzen du Espainian, 5.717 milioi urtero, ministroak Kongresuan emandako datuen arabera.

Droga-trafikoaren aurkako borrokaren balantzea egiteko agerraldia egin du Barne ministroak Kongesuan. 2013ko urtarrila eta martxoa artean 10.306 kilo kokaina atzeman dituzte segurtasun indarrek, iaz baino % 58 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea