Itxi

2013/04/18

21:33

Gizartea

Lizentziarik gabe

Euskalerria Irratiak bere egoera azaldu du Estrasburgon

Erredakzioa

Nafarroan 25 urte irratia euskaraz eskaini eta gero, irrati euskaldunak lizentziarik gabe jarraitzen duela azaldu du Mikel Bujandak, nahiz eta beharrezko lehiaketa publikoetan parte hartu.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak egoeraren berri eman du gaur Europako Parlamentuko Eremu Urriko Hizkuntzen Taldean. Eurodiputatuen aurrean, Nafarroan 25 urte irratia euskaraz eskaini eta gero, irrati euskaldunak lizentziarik gabe jarraitzen duela azaldu du Bujandak, nahiz eta beharrezko lehiaketa publikoetan parte hartu.

Irratiko zuzendariaren hitzetan, "gure produkzio propioa euskarazko beste irrati baten (Euskadi Irratia) informazioarekin uztartzea ez dute onartu. Horrela, Euskadi Irratiak nazioarteko informazio euskaraz eskaintzen duen irrati bakarra da".

Euskalerria Irratiaren auziak Europako aniztasun zuzentaraua urratzen ote duen argitzeko galderak prestatzen ari dira eurodiputatu batzuk. Europako Batzordean eta Kontseiluan egingo dituzte galderak.

Pablo Zalba Alderdi Popularreko (PPE) eurodiputatuak Nafarroako Gobernua defendatu du auzian.

Nafarroako eurodiputatuaren esanetan, lehiaketa publiko batek Euskalerria Irratia kanpoan utzi zuen urtarrilaren 29an. Lehiaketako balorazioa "garbia, publikoa eta objektiboa" izan zen, gaineratu du Zalbak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;