Gizartea -

Abiadura kanpaina

Pegasus radar berriak besteek baino arau hauste gehiago atzematen ditu

Apirilaren 8tik 14ra abiadura kontrolatzeko egindako kanpainan milioi bat auto inguru zelatatu ditu Trafiko Zuzendaritzak.

Argazkia: DGT
Argazkia: DGT

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pegasus trafikoko radar berriak errepideetako radarrek baino bost aldiz arau hausle gehiago antzeman ditu astebetean, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) jakinarazi duenez.

Helikoptero batean txertatuta dago aipaturiko radar hori, eta Trafiko Zuzendaritzak apirilaren 8a eta 14 bitartean egin duen abiadura kontrolatzeko kanpainan erabili du.

Milioi bat auto inguru zelatatu dituzte astebetean, eta 30.000 auto-gidari salatu, abiadura gainditzea egotzita. Batez ere bigarren mailako errepideetan jarri dute arreta, eta errepide horietan zirkulatzen ari ziren 10etik 6 auto zelatatu dituzte.

Pegasus radarrak lehen mailako errepideetan barrena zebiltzan 522 ibilgailuri atera die argazkia, horietatik 88k gehienezko abiadura gainditzen zuten. Erdiek baino gehiagok errepidean bertan jaso zuten isuna, gainera.

Autobietan eta autobideetan 370.119 ibilgailu zelatatu dituzte, eta horietatik 11.395 gidariri ezarri die isuna Trafiko Zuzendaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea