Gizartea -

Mugimendu bateratua

Frankismoaren Zigorgabetasunaren aurkako Koordinakundea sortu dute

Frankismoaren biktimen 30 bat elkarte hartzen duen plataforma horrek "egia, justizia eta erreparazio oinarrien inguruan, oroimen-mugimendua bateratzea" izango du helburu.

1976ko martxoaren 3an hildakoen omenez Gasteizen egindako horma-margolana. Argazkia: EITB
1976ko martxoaren 3an hildakoen omenez Gasteizen egindako horma-margolana. Argazkia: EITB
1976ko martxoaren 3an hildakoen omenez Gasteizen egindako horma-margolana. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frankismoaren biktimen 30 bat elkartek Frankismoaren Zigorgabetasunaren aurkako Koordinakundea sortu dute, eta aurkezpena gaur izan da Madrilen. Aldarrikapenak zabaltzeko komuneko ahotsa izatea izango da asmoa.

Edurne Rubio Koordinakundearen bozeramailetako batek azaldu duenez, plataforma horrek "egia, justizia eta erreparazio oinarrien inguruan, oroimen-mugimendua bateratzea" izango du helburu. "Mobilizazioak egitea" lehentasuna izanda, plataforma horrek elkarte guztiak deituko ditu data zehatzetan mobilizazioak egiteko.

Gauzak horrela, datozen hilabetetarako deialdiak ezarri ditu dagoeneko batzorde konstituziogileak: lehenengoa uztailaren 18an izango da, altxamendu frankistaren urteurrenean, eta bigarrena, urriaren 30ean, Miguel Hernandez poetaren jaiotzaren harira, "frankismoari aurre egin zioten borroken sinbolo gisa".

Koordinakundeak Madrilen antolatuko ditu hainbat ekitaldi, baita ordezkaritza duen hainbat erkidegoetan ere, tartean, Euskadin, Extremaduran, Aragoin eta Katalunian. Koordinakundeak azaldu duenez, litekeena da frankismoarekin lotutako ikurrak kentzea eskatzeko edo frankismoaren biktimen hilotzak hilobitik ateratzeko Estatuaren parte-hartzea eskatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea