Gizartea -
Donostiako epaitegiaren epaia
Lau urteko espetxe zigorra, bikotekideari tratu txarrak emateagatik
Tratu txarrak eman, lesioak egin eta urruntze agindua urratu izana egotzita zigortu dute.
Erredakzioa
Donostiako epaitegi batek 3 urte eta 8 hilabeteko espetxe zigorra jarri dio gizonezko bati, bikotekideari tratu txar fisikoak eta psikologikoak emateagatik. Hainbatetan eraso egiteaz gain, mehatxatu ere egin zuen, besteak beste, honakoak esanda: "Hilobira eramango zaitut", eta "Espetxetik atera egiten da; ez, ordea, hilerritik".
Efe agentziak argitaratu duen epaiaren arabera, 2011ko irailean hasi ziren tratu txarrak. Bikoteak liskarra izan zuen etxean eta gizonezkoak emakumezkoari bultza egin zion. Ondorioz, emakumeak buruan kolpea hartu zuen mahaitxo baten aurka jo ostean.
Beste behin, 2012ko Errege Egunaren bezperan, bikotekideak bananduta egon arren, "droga kontuak" direla eta, liskarra izan zuten berriro. Gizonezkoak kristalezko objektu bat jaurti zionemakumezkoari, eta ebakiak egin zizkion besoan.
Egun batzuk geroago, 2012ko urtarrilaren 18an, kalean topo egin zuten eta harremana berreskuratzeko eskatu zion gizonezkoak. Emakumezkoaren ezetza jaso eta "aurpegian kolpeak eman zizkion". Eraso horren ondorioz, emakumeari sudurra hautsi zion eta hil egingo zuela esan zion; "hilobira eramango zaitut". "Espetxetik atera egiten da, ez ordea, hilerritik".
Hori dela eta, epaile batek urruntze agindua ezarri zion, biktima babesteko.
Hala ere, gizonezkoak berriro eraso zion Errenteriako Gaztelutxoko aterpetxera bisitan joan zitzaionean. Garai hartan, erasotzaileak drogekin arazoak zituen.
urruntze agindua urratzeagatik eta mehatxuengatik.Gizonezkoak onartu egin du epaia. Epaileak 3 urte eta 8 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio tratu txarrak eman, lesioak egin, urruntze agindua urratu eta mehatxuak egin izana frogatutzat jota.
Gizonezkoak onartu egin du epaia. Epaileak 3 urte eta 8 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio tratu txarrak eman, lesioak egin, urruntze agindua urratu eta mehatxuak egin izana frogatutzat jota.