Gizartea -

FIKek eta Tecnaliak

Gerriko gaitzak saihestu eta errehabilitatzeko gerriko bat egin dute

Muskulu-hezurretako gaixotasunak dira laneko bajen kausa nagusia.

Arazo lunbarretarako gerrikoa. Argazkia: Tecnalia
Arazo lunbarretarako gerrikoa. Argazkia: Tecnalia
Lunbalgia saihesteko gerrikoa egin dute

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia pertsona guztiek izango dute lunbalgia arazoren bat bizitzako uneren batean, Mapfre Fundazioak gerrialdeko gaixotasunak eta horrek lan-arloan duen eragina aztertzeko egindako ikerketaren arabera.

Arazo hori areagotu egiten da laneko adinean, baita zahartzaroan ere. Gaur egun, laneko bajaren kausa nagusia da espainiar estatuan. Erkidego guztiak kontuan hartuz gero, muskulu-hezurretako gaixotasunek EAEn dute inpaktu handiena, bai laneko baja bakoitzaren kostuari dagokionez, bai baja-tasari dagokionez ere, guztira 10 milioi euroko kostua baitu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren datuen arabera, Euskadin laneko 70 baja izaten dira urtean lanean ari diren 1.000 pertsonako, eta enpresek, mutuek eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak 149 euro ordaintzen dute haietako bakoitzagatik; alegia, 10 milioiko kostua dute.

Patologia horri irtenbidea emateko, FIKek eta TECNALIAk, BTS italiar enpresarekin batera, gerrialdeko minak prebenitzeko eta eragindako kalteak errehabilitatzeko teknologia sortu dute.

Lumbia teknologiaz baliatuz, gerriko bat sortu dute. Gaixoek gerrialdean jarri behar dute, eta, jarrera zuzena ez bada, sentsore batzuek horren berri emango diote erabiltzaileari. Gerrikoak dar-dar egingo du, jarrera aldatu behar duela jakinarazteko.

Aldi berean, sentsoreak ordenagailu batera bidaltzen du jasotzen duen informazio guztia, dagokion sendagileak patologiaren jarraipena egin dezan. Horrenbestez, Lumbiak bi helburu ditu: batetik, patologiak errehabilitatzea, eta, bestetik, gerrialdeko mina izateko arriskua duten pazienteek eta pertsona osasuntsuek horrelako kalterik ez izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea